XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gainean larruzko txatal ondo neurtu birekin inguratzen zen, paperean eginiko marrazki zehatz baten arabera larru-zatiak ebaki eta ariaz josi ondoren.
Ez ditzagun ahantz lurrean inkatzekoak,
Doinu-tresnak toki apartekoa merezi dute.
Udaberrian ekiten zitzaion langintza honi.
Urretx, lizar edo txopo adarrekin egiten ziren.
Amezkoa, Romanzado eta Urraul Behekoan (Nafarroa), eta Araban ere, azalkentzea errazago izan zedin, adarraren gainean kolpeak ematen zituzten aiztoaz, honela zioten bitartean
Txistu egiteko, albertxigoen hezurrak erabilten ziren.
Harri lau baten igurtzi ta igurtzi eginez, gainea gastatzean zulotxo bat egiten zen, eta beronetan putz eginda txistu egiten zen.
Baserri giroan iraun dute, umeen artean, artzain kulturatik datozen artisautza-teknika batzuk.
Lakirioak, kutriloak (
Batzuetan tresnagintza hau zailagoa zen, eta nagusien laguntza behar zen horretarako: goitiberak, kometak, ballestak, kolunpioak... egiteko.
Umeek egindako esku-langintza bera ere joko bat zen, berez.
Jokotresna egiterakoan berarekin olgetan aina poz hartzen zen.
Jostailuak egiteko kultura hau, nagusien artisautza munduaren irudi bat da.
Kultura mekanizatuago baten etorrera gaurko gizarteko jostailu mekanikoetan ere azaltzen da.
ARAUAK ETA ERREGELAKSei-zazpi urte betetzean, umea irten egiten da amaren eta sendiaren etengabeko babespetik.
Bere barruan ere aldaketa bat gertatzen da pentsabide logikoaren hasiera gertatzen delarik; jendeak
Irudimen-fantasiaren munduaren ordez munduaren ikuspegi hurbilagoa hartzen du umeak eta gai izango da ideia ezberdinak kidetzeko eta kategoriak formulatzeko.
Geroz gehiago ohartzen da bera bakarrik ez dela gauza sentitzen dituen beharrizanei erantzuteko, eta bere adineko neskato-mutikoekin elkartzen hasten da.
Umeak parte hartzen du umeen gizartetxo hori sortzen.
Gizartetxo honen adierazgarririk nabariena lagunen aldra edo taldetxoa da, koskortzen diren arte iraungo duena.
Talde edo aldra honen inguruan benetako mikro-gizarte bat sortuko da, bere arazo, arau eta korapiloekin.
Ume talde bakoitzak eta taldeen artean ere elkar bizitza arau zehatz eta artezak dituzte.
Euretariko batzuk indartsuagoak edo trebeagoak direla erakusten dutelako, lider edo buru bihurtzen dira, gainerako guztiek onartzen dutelarik burutza hori.
Talde edo aldran sartzeko baldintza batzuk bete behar dira, eta behin kide izatera helduz gero, sekretuak ondo gordeten jakin beharra dago.
Leialtasunak garrantzia ikaragarria dauka, eta hau hausteak taldetik botatzea edo erdibitzea erakar dezake.
Batzar-lekuak izendatzen dira.
Taldeon asmorik pozgarriena txabola bat egin edo egokitzea izaten da, berau izaten delarik kidean biltoki kontu eta isilpekoak esateko leku eta eguraldi txarra dagoenetan aterpe ere bai.
Ezinbestez umeen gizarte zaharrean taldeak sexuz bereizirik daude.
Baina honetan ere gorabeherak dira.
Nekazari herrietan bereizkuntza zehatzagoa da.
Mutiko bat neskatoekin olgetan ikusi badute, gaitzetsia eta neskazaletzat hartua izango da
Uri eta kale-giroan noizean behin neskato-mutikoen arteko jokoak ere badira.
Baina giro honetan ere badira joko batzuk beste sexukoentzat galerazirik daudenak.
Nolanahi ere mutikoen jokoetan indarra eta mogimentua nagusi izaten dira: jauziak, arineketak, elkarri segikak, jaurtiketak, burrukak...
Neskatilen jokoak geldiagoak dira: eskuekin (tabak) edo oinekin (
Adin honetako jokoek arau argiak dituzte.
Batzuetan koska handiko arauak, edozein egoera berezin erantzuteko modukoak.
Arauok guztiek onartzen dituzte.
Taldeak onartuz gero, aldaketa txikiren batzuk ere egin daitezke, baina
Aldaketok betirako ere gera daitezke talde edo leku baten eta hurrengo belaunaldiei irakatsi.
Horregaitik auzorik auzora, herritik herrira, edo eskualdetik eskualdera ere ezberdintasunak izaten dira joko baten barruan.
Araudun jokoak dira
Gauzarik bitxienak erabiliko dira eta irudimenik bizkorrena jokook martxan jartzeko.
Gauzak, ezerezkeria bat izan daitezke batzuk, laranja azal bat adibidez, edo gehiago landuak,
Beste batzuetan ez da behar izaten ezelako tresnarik.
Badira jokoak leku handietarako edo leku txikietarako, eguraldi ona egiten duenerako edo euria denerako.
Joko batzuetan trebetasuna neurtzen da beste batzuetan indarra.
Badira suertezkoak, hizkerazkoak, erritozkoak eta magiazkoak, igarkizunezkoak, ezkutatzekoak eta buruzkoak.
Umeak buruz dakizki eta ahoz irakatsi ere egin dizkiote joko guztion arauak.
JOKOA AUKERATZEA. JOKO BAT HASTEKO JOKOAJoko bakoitza hautatze modu bat edo biri loturik dago; beti erabilten zen bat edo bestea.
Buru egiten dutenek erabakitzen dute zein joko egin edo zertara jolastu.
Nor-gehiagokan parte hartuko duten taldeak eginda badaude, jokoa zeinek hasiko duen erabaki behar da.
Bestela lehenengo taldeak egin.
Kasu biotan, taldekideak hautatzeko bideak guztiz zehazturik, eta ia errito bihurturik daude.
Euskal Herri osoan oso zabaldurik dagoen bat
Ara zer den: Lider edo buru biak elkarrengandik hurruntxo aurrez aurre jarri, eta beste guztiak begira daudela elkarrengana urreratzen doaz, oinez oin.
Bakoitza aurreratzen den oinaren atzeak geldi dagoen oinaren punta ikutzen duela eman behar da.
Hurreratu ala, jokalari biek ikusi behar dute zenbateko tartea dagoen, eta kalkulu honen arabera ipini daiteke oina alboz edo puntaz ere.
Azkenengo pausuaz aurkariaren oina zapaltzea lortzen zuenak irabazten zuen eta bera izaten zen jokoari hasiera eman edo taldekideak aukeratzen hasten zena.
Aipatu ditugu honez gero, haur-jokoetan antzinatasun kutsua darioten puntu batzuk.
Erritozko burruka baten antzekoa da, beratan intuizioa eta espazioaren kalkulua eta garaitza (zapaltzea) edo galtze ezaugarri bat (inork norbera zapaltzea) elkartzen dituena.
Leku batzuetan anketara irabazten zuenak beste jokalariaren oinean berea ipinterakoan
Talde bateko buru edo nagusi zein den erabaki barik dagoenean edo batek baino gehiagok izan nahi duenean, beste bik
Irabazten duenak bere eritzian onena dena hautatzen du, eta galdu duenak bere eritzian
Holaxe, txandaka hautatuz, osatzen dira talde biak, indartsuenetik indar gutxienekora,
Guztiek parte hartu dezakete eta inor ez da baztertuko jokoan.
Baina jerarkia zuzen jagonda.
Indarrik gutxienekoak, gazteenak edo joko horretan sekula ibili bakoak beti izango dituzte garrantzi gutxiko ardurak: jantziak jagon, gauzak batu, arloa jagoten egon, edo jokorako hartu den zelai horren ugazaba etortea balitz oihu egin.
Urietan baziren leku batzuk, talde batek berak bakarrik erabilten zituenak bere jokoetarako.
Gehienez ere, mutiko eta neskatoen talde edo aldrak erabili zezaketen era batera leku berdina baina inoiz ere ez sexu berdineko taldeek.
Baziren denentzako lekuak ere.
Talde batek baino gehiagok erabilten bazituzten lekuaren jabetasuna hartzeko arauak baziren.
Asko zen bertara heltzen zen lehenengo jokalariak jazkiren bat (jerse bat) jokolekuan uztea: adibidez, atetzat egiten duen harri baten, kontatzeko baztertxo baten...
Nasai itxaron zezakeen orduan taldekide guztiak heldu arte, lekua eurentzat hartua zegoenez gero.
Formula asko dago joko bateko partaideak hautatzeko.
Formula hauek, euskaraz zein erdaraz, ordena logiko gabeko hitz eta esaldiak dira gehienetan, eta denen erdian jartzen zen mutiko edo neskato batek esaten zituen.
Hitz edo silaba bakoitzeko atzamarraz mutiko edo neskato bat seinalatzen zuen, ordena jarraituz.
Eta formularen azkenengo hitza tokatzen zitzaion mutiko edo neskatoa jokorako izendatu edo baztertu egiten zen.